Gaztedi UK Bekak 2023, inguruko enpresetan 6 hilabetez, lanekoak ez diren praktikak egiteko beka ordainduak dira, gazteen enplegagarritasuna bultzatzeko.
NORI ZUZENDUTA DAGO?
Onuradunak- GAZTEAK:18-25 urte izatea praktikaldia hastean. Edo, 26-29 urte izatea praktikaldia hastean, betiere Gazteen Berme Sisteman altan emanda egotea.Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera “Gaztedi Uribe Kosta” hitzarmenean parte hartzen duten udalerrietako batetan erroldatuta egotea (Barrika, Berango, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz).Lanbide-heziketako titulua izatea (erdi-mailako edo goi-mailako), edo goi mailako titulazioa ikaskuntza artistikoetan edo kirol arlokoetan izatea, edo unibertsitateko titulua edo profesionaltasun ziurtagiria edukitzea.Prestakuntzarekin lotura zuzena duten hiru hilabetetik gorako lan-esperientziarik ez edukitzeaEnplegu gabe egotea eta Lanbiden lan eskatzaile gisa agertzea.Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta Zigor edo administrazio arloko zehapenik ez izatea eta horretarako ezgaitzen duten lege debekatuen sartuta ez egotea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuagatiko bereizkeria gauzatzeagatik gertatu direnak barne.ZER BALDINTZA BETE BEHAR DITUZTE ENPRESEK?
Legez eratuta egotea eta egoitza soziala edo lantokia Bizkaian izatea.Enpresa eskatzaileek egunean izan beharko dituzte Administrazio Publikoarekiko zerga betebeharrak, baita Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ere.Bekaren onuraduna gizarte segurantzan altan ematea Lanekoak ez diren praktiken epigrafean.Programak dirauen bitartean, Lanekoak ez diren praktiketan dagoen gaztea tutorizatzeko gaitasuna duen langileria edukitzea.Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta Zigor edo administrazio arloko zehapenik ez izatea eta horretarako ezgaitzen duten lege debekatuen sartuta ez egotea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuagatiko bereizkeria gauzatzeagatik gertatu direnak barne.EMAN IZENA:
- Eskaerak, nagusiki Leioako Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez bideratuko dira https://udaletxean.leioa.eus/
DATAK
Eskabideak, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratzen denetik 2023ko irailaren 30era arteko epean aurkeztuko ahalko dira, betiere, data hori baino lehen eskainitako beka guztiak esleituak ez baldin badaude.
- BEHARGINTZA LEIOA behargintza@leioa.eus - 94 400 41 95
- GAZTEGUNE LEIOA gazte@leioa.eus - 944055850
+INFO
Beken inguruko zalantzak, argibideak eta eskaerak… bideratu ahal izateko ondokoa da erabilgarri dagoen helbidea: gaztedibekak@leioa.eus.
Comentarios
Publicar un comentario