PELIKULA UNEA XVI
Aterpe Leioa Gaztegunetik gazteentzako ekintza bat abian jarriko dugu. Pelikula bat ikustea da oraingo honetan.
Ideia da pelikulak ikustea gazteak etxean. Hemendik aurrera pelikula ikusi ostean zer-nolako hausnarketak, ikasketak, iritziak etab jaso izan dituzten sareetan argitaratzea.
Beraz, norberak bere etxean ikusi ostean, haren inguruko hausnarketak gurekin elkarbanatzera animatzen zaituztegu; hortaz, bidal itzazue ikusi ahala gurekin komentatu nahi duzuen hori gaztegunedigitala@gmail.comera eta jaso bezain laster gure sare sozialetan zabalduko dugu.
Gaur animatzen zaituztegu El Resplandor ikustera!
El Resplandor
1980ko Stanley Kubrick estatubatuar zinema zuzendariak ekoiztu eta zuzendutako beldurrezko film bat da;Jack Nicholson, Shelley Duvall, Danny Lloyd eta Scatman Crothers aktoreek antzeztu zutena. Stephen King idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta dago, 1977an argitaratua, baina eleberria eta filma oso ezberdinak dira.
Jack Torranceren istorioa kontatzen du filmak, goi mendiko hotel bakarti batean mantenimenduaz arduratzeko neguko zaindari gisa lan egitea onartzen duen irakasle ohia. Emaztearekin eta semearekin batera han bizitzen jarri eta gutxira, nortasun-nahasmendu kezkagarriak pairatzen hasiko da. Pixkanaka, inkomunikazioren, loezinaren, barneko mamuen eta, agian, lekuaren eragin gaiztoaren ondorioz, haien aurkako indarkeria-espiral batean murgilduko da.
Momento película XVI
Desde Aterpe Leioa Gaztegunea vamos a poner en marcha una acción para jóvenes. Es ver una película en esta ocasión.
La idea es que el joven vea películas en casa. Por ello, publicaremos en redes las reflexiones, estudios y opiniones que se han ido recibiendo después de ver la película.
Por lo tanto, les animamos a compartir sus reflexiones con nosotros después de verlas en su propia casa, así que a medida que las vean, les animamos a que envíen lo que quieran comentar con nosotros a gaztegunedigititala@gmail.com y en cuanto las recibamos lo difundiremos en nuestras redes sociales.
¡Hoy os animamos a ver la película El Resplandor!
El Resplandor
Es una pelicula angloestadounidense de 1980 del subgenero de terror psicológico, producida y dirigida por Stanley Kubrick y protagonizada por Jack Nicholson, Shelley Duvall, Danny Lloys y Scatman Crothers. Está basada en la novela homónima del escritor Stephen King, publicada en 1977, si bien la novela y la película difieren notablemente.
La película relata la historia de Jack Torrance, un exprofesor que acepta un puesto como vigilante de invierno en un solitario hotel de alta montaña para ocuparse del mantenimiento. Al poco tiempo de haberse instalado allí junto con su esposa y su hijo, empieza a sufrir inquietantes trastornos de personalidad. Paulatinamente, debido a la incomunicación, al insomnio, a sus propios fantasmas interiores y, tal vez, a la influencia maléfica del lugar, se verá inmerso en una espiral de violencia contra ellos.
Comentarios
Publicar un comentario