ZU ZEU SUKALDARI
SUKALDARITZA TAILERRA - TALLER DE COCINA
• 140 g azukre /
• 115 g gurin bigun /
• 2 arrautza ertain /
• 150 g irin /
• Koilarakadatxo bat legamia kimiko errasa (Royal motakoa, 7 g inguru) /
• 1/2 koilarakadatxo sodio bikarbonato /
• 125 g gazta igurzteko (Philadelphia motakoa) /
• Gatz pixka bat /
• 1 koilarakadatxo banilla-esentzia / 1 cucharadita de esencia de vainilla
Prestaketa / Elaboración
1. Errezeta prestatu baino 2 ordu lehenago aterako dugu gurina
hozkailutik. Katilu batean, hagaxka-irabiagailu bat erabiliz, gurina muntatuko
dugu (bigun egon behar du) azukrearekin, gatzarekin eta banilla-esentziarekin,
krema ondo puztu bat lortu arte. /
2. Arrautza bat gehituko dugu aldi berean, beti irabiatuz. /
3. Irina eta legamia bahetu eta orean sartuko ditugu, eta pixka bat
irabiatuko dugu nahasteko. /
4. Azkenik, gazta gehitu eta irabiatuko dugu ore leun eta homogeneo
bat geratu arte. /
5. Kapsulak magdalenetarako molde batean jarriko ditugu eta orearekin
erdiraino beteko ditugu. /
6. Aurrez berotutako 175 ° -180 ° C-tan labekatuko dugu 15 minutuz.
Prest dauden jakiteko, erdian zotz batekin klik egingo dugu; garbi ateratzen
bada, labetik kendu dezakegu. /
7. Kapsulak moldetik kendu eta hozten utziko ditugu. / Retiramos las cápsulas del molde y dejamos enfriar.
Hona hemen guk egindako saiakera / Aquí podéis ver como nos ha quedado
•Letxuga ½, bi koloretakoa. /
• Errukula-poltsa ½. /
• Piper erreen poto ½ tiretan. /
• Kipula bat. /
• Koilarakada bat azukre. /
• Oliba-olioa. /
• Ozpina. /
• Gatza. /Sal.
Prestaketa / Elaboración
1. Tipula garbitu eta juliana eran moztuko dugu. Erregosi olio eta
gatz pixka batekin. Kolorea hartzen duela ikusten dugunean, azukrea bota eta
karamelizatzen utziko dugu. /
2. Letxuga hostoak ondo garbitu eta zatituko ditugu. /
3. Entsalada-ontzi batean jarriko ditugu eta errukula gehituko diogu. /
4. Gainean piper erreak jarriko ditugu. /
5. Epeldu ondoren, tipula gehituko dugu. /
6. Onduko dugu. / Aliñamos.
Comentarios
Publicar un comentario